XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- aurkezpen argi eta erakargarria;

- hizkera malgu eta sinplea;

- ekintza fisiko eta adimenekoak eskatzea;

- prozesua norberak kontrolatzeko bideak;

- ikastekniketako entrenamendua;

- ikastaro eta ikasleei egokitutako feedback-sistema.

Hau da, irakaskuntz mota honek bere molde eta problematika bereziak dituela; hasieran esan bezala, ez dela ohizkoa bezalakoa.

Gai hauek sakonki jorratzeak denbora gehiegi eramango luke.

Alabaina hemen jaso ditugun zer, nork, zertarako eta zerekin jakiteak gauzak nola egin galdetzera eramango gaitu, hau da, ikastaroaren plangintza eta proiektura.

Proiektu honek, gaia OHOko ikastaroak izan edo hizkuntzen irakaskuntza, beti prozesu berari jarraitzen dio: berehala azalduko dugunari.

Abiapuntua: Ikastaroa moldatu baino lehenago, fase honetan lau galderari erantzun behar diegu:

a. Zernolako ikastaroa moldatuko da?

Akademikoa ala ez-akademikoa?

Teorikoa ala praktikoa?

Aurre-entrenamenduarekin edo zabala?

Zein mailatakoa?

b. Nolako ikasleentzat?

Ikasleen beharrak.

Zenbat denbora dute?

Zein da ikasleen motibazioa?

Nola bizi dira?

Zein hizkuntz maila dute?

c. Zertarako da ikastaroa

Zer lortu nahi da?

Zein dira helburu zehatzak?

Formulaturik al daude?

Ebaluatzeko modukoak al dira?

d. Baliabideak

Zenbatekoa izan daiteke hasierako inbertsioa?

Ba al dugu finantziazio-iturririk?

Ba al dago irakasle finkorik?

Ba al dago erreprodukzio-gailurik: magnetofoi, diagramazio, inprimaketa, grabazio...?

Nolakoa da egitura administratiboa?

Zenbateko ikasle-multzoa informatu eta organiza daiteke?

Zein baliabide informatiko, publizitario eta sustabiderako aplika daitezke?

Materialak aukeratzeko irizpideak: Asmo honek elementu eta material bakoitza egoki aukeratu eta definitzeko irizpideak landu beharra ekarriko du berekin eta, batzuetan, medio bat hobestea arrazoitu beharra: irratia edo kasetea.

Ikastaroaren diseinua: Urruneko hezkuntzan urte batzuetan aritu dena ohartzen da formulazio eta azalpenen indarrez; eta, sinpleegia iruditzeko eta begien bistan dagoena azpimarratzen aritzeko arriskupean bada ere, hauxe esan behar: ikastaroaren proiektua idatziz azaltzea komeni dela.

Azken finean, idaztea da informazioak taxutzeko modurik eraginkor eta merkeenetako bat.